Donostian egingo da Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra

Berria, Erredakzioa, 13-02-2008

Donostia

Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra Donostian egingo dute, uztailaren 3tik 5era bitartean. OEPLI Espainiako Haur Liburuen Erakundeak antolatu du, bere beste elkarte federatuekin – Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, ClijCat (Consell Catala del Llibre Infantil i Juvenil), Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkartea, GALIX (Asociacion Galega do Libro Infantil e Xuvenil) eta APPLIJ (Associaçao portuguesa para a promoçao do livro infantile juvenil) – eta IBBYk Portugalen duen ordezkaritzarekinbatera.

Desberdin Irakurriz: Haur eta Gazte Liburua kultura aniztasunean izango du lelo nagusi biltzarrak, eta migrazioen ondorioz haur eta gazte literaturako liburuetan sortzen ari diren premia berriei buruz hausnartzea du helburu, bizikidetza eta bakea bultzatzeko.

ZUBIZARRETA ETA OLAZIREGI ZUZENDARI. Itziar Zubizarreta irakasle eta OEPLI – IBBYko lehendakaria eta Mari Jose Olaziregi idazle eta EHUko irakaslea izango dira biltzarreko zuzendariak. Galtzagorri elkarteko kideak dira biak.

Zubizarretaz eta Olaziregiz gain, biltzarreko batzorde zientifikoa Reina Duarte IBBYko Batzorde Eragileak, Anxela Gracian Santiagoko Unibertsitateko irakasleak, Gemma Lluch Valentziako Unibertsitateko irakasleak, Manu Lopez Gaseni EHUko irakasleak, Blanca – Ana Roig Rechou Santiagoko Unibertsitateko irakasle etaAPLIJren ordezkariak eta eta M. Victoria Sotomayor Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak osatuko dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)