Polarizazioa

Berria, Anjel Lertxundi, 13-02-2008

Ezin dira independentistak kriminalizatu, bizi – guztiko – demokrata batek ezin du horrelakorik onartu, nola ba!, baina independentistak terroristen zakuan sartzen badira, ezina ekinez lotzea lortzen da. Ezin dira emigranteak kriminalizatu, bizi – guztiko – demokrata batek nola ba horrelakorik!, baina emigrazioa eta delinkuentzia berdinduz gero, utikan etekinik gabeko etorkinak. Ezin da inozentzia kriminalizatu, bizi – guztiko – demokrata bati nola bururatuko zaio ba halako umekeriarik!, baina hamabi urtetik gorako guztiak gazte bihurtuta, libertatea zein eder ikasiko dugu gure liberaltasunaren kale – kantoietan erreformatorio bana ikusita.

Gero eta polarizazio sozial handiago baten traza guztiak ditu gure garaiak: gizartearen erdia gero eta egonkorragoa den bitartean, besteak gero eta zailtasun latzagoak ditu eroso sentitzeko.

Eta horra sistema, deserosoen zakua handitzen eta handitzen…

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)