Enpresaburu bat epaituko dute, ustez etorkinei iruzur egiteagatik

Berria, ERREDAKZIOA, 12-02-2008

Bilbo

Enpresaburu bat epaituko dute bihartik aurrera Bilbon, 2006an ustez 14 langile atzerritarri iruzur egiteagatik. Langileek salatu dute enpresaburuak 1.200 eta 1.500 euro artean eskatu zizkiela lan kontratua egiteagatik, inolako azpiegiturarik eta jarduerarik ez zuten ostalaritza enpresetan aritzeko. Horrez gain, langileek esan dute enpresaburuak bere gain hartu zuela langileen egoera administratiboa arautzeko ardura. Harresiak Apurtuz koordinakundeak babestuko ditu langileen eskubideak.

Harresiak Apurtuz taldeak salatu du langile atzerritarrek ez dutela «inolako babesik» erakundeen aldetik, eta segurtasun juridiko faltan bizi direla. Gogoratu du datozen egunetan antzeko beste epaiketa bat egingo dela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)