'Senegal, Maroko eta Tunez gertuago' erakusketa gaur zabalduko da Beasainen

ekintza honi jarraipena emanez, datorren astean bi hitzaldi izango dira udalekobatzar aretoan

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 18-01-2008

beasain. Beasaingo Usurbe Antzokiko Erakusketa aretoan gaur zabalduko da Senegal, Maroko eta Tunez gertuago izeneko erakusketa, Gobernuz Kanpoko Erakundea den Bakerako Lankidetza Batzarraren eskutik.

Ekintza honekin emango zaio hasiera Beasaingo Afrikar asteari. Eta datorren asteari begira bi hi-tzaldi izango dira gai honen inguruan Udaleko batzar aretoan, hizlaria Ibun Diayek, Gipuzkoako Senegaldarren Elkartearen Koordina-tzailea izango delarik. Bi berbaldiok, datorren asteazkenean eta ostegunean izango dira 18.30ean.

Erakusketa, aldiz, gaurtik urtarrilaren 27ra arte izango da zabalik herriko Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan 19.00etatik 21.00etara.

Udaletik eta Bakerako Lankide-tza batzarretik bailarako herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte aste honetan zehar antolatutako ekin-tzetan parte hartzera, bai gaurko erakusketan eta baita datorren asteko hitzaldietan ere. >a.a.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)