Zinema eta Immigrazio Astea gaurtik Deustuan
Berria, , 21-12-2007Erredakzioa
Gaur hasita eta abenduaren 27ra arte, immigrazioarekin loturiko filmak emango dituzte Bilboko Deustu auzoko Renoir zinemetan. Zinema eta Immigrazio Asteko lehen filma aurkeztuko du gaur Felix Linares kazetariak.
The Three Burials of Melquiades Estrada (Melquiades Estradaren Hiru Ehorzketak) ikusi ahalko da gaur, 22:00etan. Tommy Lee Jonesek zuzendu zuen filma 2005ean, Zuzendari eta protagonista ere izan zen. Texasen (AEB) hildako etorkin mexikar baten gorpua haren herrira lurperatzera eramaten saiatzen den adiskidearen istorioa kontatzen du filmak.
Bihar, Gerardo Herreroren Frontera Sur filma emango dute, 17:00etan eta 22:00etan, Ken Loachen Just a Kiss. Igandean, zuzendari beraren Bread and Roses eta Manuel Gutierrez Aragonen Cosas que dejé en La Habana.
Zinema. Zinema eta Immigrazio Astea. Lekua: Renoir zinemetan, Deustuan, Bilbon. Noiz: Gaurtik abenduaren 27ra arte, egunero (24an eta 25ean ez dago saiorik).
(Puede haber caducado)