EB eta Latinoamerika arteko mugikortasun askea proposatu dute
Europako 24 estatutako herritarren mugikortasun askea ekarriko du eremuaren zabaltzeak
Berria, , 21-12-2007EB Europako Batasuneko eta Latinoamerikako Asanblea Parlamentarioak 2008ko maiatzean Liman (Peru) egingo duten goi bileran eztabaidagai izango diren proposamenen zerrenda onartu zuten atzo. Proposamenen artean dago pertsonen, ondasunen eta kapitalen zirkulazio librea ekarriko duen legea onartzea.
2012. urterako «elkartze global baterako akordioa» indarrean jartzea eskatu dute diputatuek. Legezko eta erakundezko egitura bat sortuz, EBko eta Latinoamerikako herritarren, nahiz ondasun eta kapitalen zirkulazio askea lortu nahi dutela adierazi dute proposamenarekin.
Eurolat asanblean, Bruselan, Europako Parlamentuko 60 diputatuk parte hartu dute. Baita Latinoamerikako beste hainbatek ere, Mercosurren salbu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)