Maliri eta Afrikari buruzko jardunaldiak Ermuan

Berria, , 13-12-2007

Erredakzioa

Afrikaren beharra dugu izenburupean, Maliri eta Afrikari buruzko jardunaldiak abiatuko dira gaur Ermuan (Bizkaia). Filmak eta hitzaldiak ematea eta Afrikako etorkinen elkarteekiko harremanak estutzea dira jardunaldien helburuak.

Querida Bamako filma emango dute gaur, 22:15ean, Ermua Zineman. Ondoren solasaldia egongo da, Ermuako komunitate maliarreko kideekin. Bihar, 16:00etan, Emakumeen Etxean, Afrikako emakumeen egoeraz mintzatuko da Fatu Secka. Ganbiako kultur bitartekaria da Secka. Larunbatean, mintegia egingo dute Lobiano Kulturgunean, 10:00etatik aurrera, Demokrazia, Giza eskubideak eta Gobernagarritasuna Afrikan izenburupean. Abenduaren 23ra arte ekitaldiak egongo dira, jardunaldien harira, besteak beste erakusketak eta kontzertuak.

Jardunaldiak. ‘Afrikaren beharra dugu’ Lekua: Ermua (Bizkaia). Noiz: Gaurtik, abenduaren 23a arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)