Bilbora iritsitako ezkutuko bidaiari aljeriarrak asilo politikoa eskatu du

Berria, ERREDAKZIOA, 12-12-2007

Bilbo

Miguel Angel Fernandez Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariak ezkutuko bidaiari aljeriarra kanporatzeko agindua sinatu zuen atzo. Ezkutuko bidaiariak baina, asilo politikoa eskatu zuen. Anna Stevns itsasontziak atzo abiatu behar zuen Bilbotik.

Aljeriako ezkutuko bi bidaiari iritsi ziren iragan abenduaren 6an Casablancatik (Maroko) Bilbora, Anna Stevns itsasontzian. Bat Bizkaiko Foru Aldundiaren esku geratu da, adingabea delako. Bestea Poliziaren esku dago. Herenegun ihes egin zuen, baina Portugaleten (Bizkaia) atxilotu egin zuten. Kanporatzeko prozesua abiatu zuten: «Ezkutuko bidaiari bat edukitzetik legez kanpoko etorkin bat edukitzera pasa gara», esan zuen herenegun Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak. Erakunde horrek nabarmendu du ezkutuko bidaiaria Espainian egon zela 2003 eta 2006 artean eta hainbat delitu egin zituela: «Espainian egotea arrisku soziala izan daiteke».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)