Rene Cassin sariak Gasteizen

Aranzadik eta 'Francisco y Catalina'-ko eskifaiak jaso dute Giza Eskubideen Saria

Berria, 12-12-2007

Aranzadi Zientzi Elkarteak memoria historikoa berreskuratzeko egiten duen lanagatik; Francisco y Catalina Alacanteko (Herrialde Katalanak) arrantzontziko eskifaiak, berriz, iaz itsasoan nora ezean zeuden 51 etorkin hartzeagatik, Maltatik gertu arrantzan ari zirela. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzak Aranzadiri eta Francisco y Catalina – ko eskifaiari eman die aurtengo Giza Eskubideen Rene Cassin saria. Atzo eman zizkieten sariak, Gasteizen.

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak ekitaldian nabarmendu zuen ezinezkoa dela «bizikidetza ahanzturaren gainean eraikitzea».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)