Aljeriako ezkutuko bi bidaiari iritsi dira Marokotik Bilboko portura
Berria, , 07-12-2007Bilbo
Ezkutuko bi bidaiari iritsi ziren atzo Bilboko portura. Bat Gurutzetako ospitalean dago (Barakaldo, Bizkaia), eta bestea Bizkaiko Foru Aldundiaren etorkin adingabeentzako zentro batean. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak.
Ezkutuko bi bidaiariak Antigua eta Barbudako bandera duen itsasontzi batean iritsi ziren Casablancatik (Maroko) Bilbora.
Ezkutuko bi bidaiariek Aljeriakoak direla esan zuten Bilboko portuan. Bata adingabea da eta bestea adinduna, 25 urtekoa.
Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaren arabera, «ohiko protokoloa» abian jarri zuten, hau da, ezkutuko bidaiariei osasun laguntza, itzultzailea eta abokatu bat eskaintzea. Ezkutuko bidaiarietako bat lehen ere Bilboko portuan egona zen ezkutuko bidaiari gisa. Ezkutuko bidaiari hori adinduna zela baieztatu zutenean, itsasontzitik ateratzea galarazi zioten. Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak dio orduan ezkutuko bidaiariak hainbat ebaki egin zituela beso batean, eta itsasontzian lehen artak egin ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zutela.
Sendatzen denean itsasontzira itzulikaraziko dute, eta ez du bertatik portura ateratzerik izango. Itsasontzia bihar arratsaldean bertan joango da Bilbotik. Hala ere, Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak esan du ezkutuko bidaiari horri bertan gelditzeko aukera eskaintzea «serio» aztertzen ari dela, gazteak oraingoz asilo eskubiderik eskatu ez duen arren.
(Puede haber caducado)