Poliziei tiro egin dietenak epaitzeko hitza eman du Nicolas Sarkozyk

Igandean hildako bi nerabeen auzia argitzeko ikerketa judiziala agindu du Frantziako presidenteak

Berria, , 29-11-2007

arantxa iraola

Bueltan da Parisen Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea, eta egunotan bazter auzoetan sorturiko liskarren harira, egoera kontrolpean nahi du. Atzo, lehen ministro François Fillonekin eta Gobernuko beste zenbait bururekin segurtasunari buruzko bilera egin zuen, eta zer neurri hartu aztertu zuen. Bide batez, egun hauetan bazter auzoetan suzko armekin poliziei eraso egin dietenei ohartarazi zien zigorra izango dutela: «Tiro egin dutenak aurkituko ditugu, horretarako premiazkoak diren baliabideak jarriko ditugu. Onartezina da hori, hilketa saioa».

Astearte eta asteazken arteko gaua, igarotakoekin alderatuz, lasaia izan zen Parisko bazter auzoetan, baina Poliziaren presentzia oso handiak ahalbidetu zuen hori. Michele Alliot-Marie Barne ministroak azaldu zuen, 1.000 polizia jarri zituztela, propio, segurt

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)