51 etorkin salbatu zituen ontzia eta Aranzadi sarituko ditu Jaurlaritzak

Berria, erredakzioa, 29-11-2007

Gasteiz

Beste urte batez, Giza Eskubideen Rene Cassin saria banatuko du datorren hilean Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Aurten, iragan udan Mediterraneoan 51 etorkin salbatu zituen Francisco y Catalina arrantzontzia eta Aranzadi Zientzi Elkartea sarituko ditu, biak ala biak giza eskubideen alde eginiko lanagatik.

Maltatik ehun miliara jitoan zebiltzan 51 etorkinak itsasotik salbatu zituen ontziak, eta horixe saritu nahi du Jaurlaritzak; «berez atera zitzaien gizalegezko ekintza horrek erakusten du ordainetan ezer eskatu gabe eta batzuetan baita norberaren ongizatea arriskuan jarrita ere, giza eskubideak aintzat hartu eta arrisku egoeretan laguntzeko prest dauden hainbat eta hainbat pertsonaren ibilbideak».

Aranzadi Zientzi Elkarteari dagokionez, berriz, memoria historikoa berreskuratzeko «zorroztasun historiko eta zientifikoa» oinarri hartuta «lan isil eta etengabea» egiten ari dela nabarmendu du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)