Larrepetit Castillo Suarez

Heriotza politikoak

Berria, , 27-11-2007

Jose Gutierrez 2003an hil zen, 27 urte zituela, Iraken, Umm Qasrren, tankeen arteko bataila batean. Gutierrez kaboa Guatemalako etorkin paper gabekoa zen. Era klandestinoan sartu zen Ameriketako Estatu Batuetara, eta marine-etan sartu zen. Etorkin asko dira AEBetako armadako kide, eta dozenaka soldatu hil dira azkeneko urteetan batzuek paperekin eta besteak gabe. Egoera ikusirik, legegileek aukera ezberdinak proposatu izan dituzte: batzuen ustez hildako soldadu paper gabekoen emazte zein seme-alabei herritartasuna eman beharko litzaieke, hil ondoko eskubide gisa; beste batzuen iritziz, indar armatuetakoa kide guztiei aitortu beharko litzaieke herritartasuna; hirugarren batzuen ustetan, herritartasuna lortzeko epea hiru urtetik bi urtera jaitsi beharko litzateke.

Muturreko kasua da hau. Izan ere, herrialde baten alde bizia emateko eskatzen zaie egiazki herrialde horretako herritar osoak ez direnei, alegia eskubide politikoak boto eskubidea, kasu ukatzen zaizkienei. Nolanahi ere, gero eta gehiago dira munduan jatorrizko haien estatutik kanpo bizi direnak eta herritartasun eskubide batzuk edo, egoerarik txarrenean batere ez aitortuak dituztenak, baina eskubide politikorik ez dutenak. Etorkinei eskubideak «emateaz» guk ematen baitizkiegu haiei hitz egiten denean, ez dira kontuan hartzen maiz eskubide politikoak. Finean eta honek euskaldunentzat ere balio du, naziotasuna eta horretatik eratorritako eskubideak gero eta blindatuago dago eskaera handituagatik ere. Ez dadila muga bakar bat ere tokiz mugitu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)