Zu zen DarI aRI
Erantzunik gabeko eraso bat ere ez
Berria, , 15-11-2007Hamasei urteko gazte bat hil du Madrilen nazi batek ehiza labana batekin bihotz erdian zastada emanda. Hildako gaztea Legazpiko geltokian igo zen metrora. Beste antifaxistekin Usera auzoko antiarrazista eta bakezalea izango zen kontramanifestazio batera joatekoa zen, non Democracia Nacional-ek immigrazioaren kontrako ekitaldi bat egin behar zuen ‘Contra el racismo antiespañol, contra la inmigracion ’ leloarekin (antiespainiar arrazakeriaren kontra, immigrazioaren kontra). Beste antifaxista bat oso larri dago, gorputzean jasotako beste zastada batengatik.
Hilketa, antifaxistak trenera igo eta gero gertatu zen; bagoi berean zihoazen naziek hil zuten. Momentuan bertan, nazi batek ehiza-labana handi bat atera eta bi antifaxista zastakatu zituen. Hildako gaztea Izquierda Castellanako militantea zen, baita zauritutako beste antifaxista ere.
Espainiako Poliziak ekidin nahi izan zuen SAMURekoek bi antifaxistak artatzera eramatea manifestazio antifaxista bukatu arte. Gainera, istiluen kontrakoek oso gogor jo zuten Democracia Nacional-en bidea blokeatzen ari ziren antifaxisten kontra.
Hiltzaile faxista giltzapean dago poliziaren eskuetan, eta beste erasotzaileei buruz ez dago berririk.
Asteburuan gertatutakoa permisibitatearen ondorioa da, hein batean, eta, beste hein batean, talde horiekiko Instituzio kapitalista espainolek duten laguntasunaren ondorioa. Madrilgo Gobernuaren Ordezkaritzak denbora laburrean baimentzen duen izaera bertsuko laugarren ekitaldia izan zen hura. Madrilen, egunero erasoak daude iritzi antifaxistak dituztenen kontra, eta ez zaie oztoporik ipintzen. Han bezala, Estatuaren beste alde batzuetan, joan den asteburuko ondorio tragikoak bizi behar ditugu.
Demokrazia espainiarrak, bere erakundeekin, bere poliziarekin eta bere hedabideekin, talde nazi-faxistak bere kasa eta modu askean kaletik egotea baimentzen duenak, ez die trabarik jartzen erakunde faxista-arrazistei, eta, are gutxiago, halako hiltzaileak geldiarazten, halako krimenak ekiditeko. Gainera, bere hedabideek, oraingo honetan, «banden arteko borrokatzat» agertu dituzte eraso horiek, hiltzailea hildakoarekin parekatuz.
Faxistei eta aktiboki edo pasiboki laguntzen dietenei, argi eta garbi geratu behar zaie ez dela egongo erantzunik gabeko eraso bat bera ere. Haien indarkeriaren aurrean, milaka altxatuko gara beraiei aurre egiteko, iraganean egin genuen moduan.
Gazte Komunisten Batasuna. Bilbo
(Puede haber caducado)