Etorkinek osasun zerbitzuak erabiltzeko arazoak dituztela salatu dute
Berria, , 15-11-2007erredakzioa
Bilbo
Bizkaiko etorkinen osasun mapa aurkeztuko dute gaur Bilbon hainbat katedradunek, Humanitas katedrak egindako ikastaroaren barruan. Ikerketa lanaren hainbat ondorio aurkeztuko ditu Komunitate Osasuneko katedradun Elena Rodriguezek eta horien artean, etorkinek osasun zerbitzuak erabiltzeko dituzten «arazo larriak» ageri dira. Rodriguezen esanetan, etorkinek gutxiago jotzen dute osasun zerbitzuetara bi urteren ostean, osasun txartela eskuratzeko zailtasunak dituztelako.
Rodriguezen arabera, Bizkaiko etorkinen osasuna nahiko ona da, baina «hamar urte leku berean pasa eta osasun zerbitzuak erabiltzera ohitzen direnean, adierazle on horiek jaitsi egingo dira ziur asko».
Etorkinek hizkuntzekin dituzten arazoak ere aipatu ditu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)