Gizarte Segurantzaren gaineko ituna izan da lorpenik handiena

Berria, erredakzioa, 11-11-2007

Goi bilera Iberoamerikarreko lorpenik handiena gizarte segurantzaren gaineko ituna izan da. Latinoamerikar utzi eta mundu zabalean lanean ari diren etorkinentzat izango da mesedegarri; izan ere, erretiroa hartzeko orduan, lan egindako urte guztietako kotizazioak hartuko zaizkie aintzat, urte horiek sorterrian edo Iberoameriketako zein lekutan egin dituzten begiratu gabe.

Atzo, ekintza plana onartu zuten, goi bileran hitzartutakoak gauzatzeko. Gizarte segurantzaren gaineko itunaz gain, enplegu kalitatezkoa sustatzeko helburuak ezarri dituzte, bai eta hezkuntzaren arlokoak ere. Energiaren esparruan, energia aurrezteko eta energia iturri berriztagarriak lantzeko proposamenak jarri dituzte mahai gainean, eta haurren bizi baldintzak hobetzeko ere neurriak proposatu dituzte, batez ere garaia baino lehen jaiotzen diren haurren premiak aintzakotzat hartuta.

PAPER FABRIKEN ITZALA. goi bileran saihestezina izan da Uruguain aste honetan martxan hasi den Botnia paper fabrikaren – – Finlandiako enpresa bat da – – itzala. Argentinak lantoki horrek Uruguai ibaiko urak zikinduko dituela salatzen du, eta kontra dago. Atzo bertan protesta handiak egin ziren kontra. Montevideoko buruzagiek, ordea, paper fabrikak ingurumenean eragin ditzakeen kalteak kontrolpean dituztela azaltzen dute, eta Botnia Uruguairentzat albora laga ezin duten egitasmo garrantzitsua dela diote. Espainia bi herrialdeen artean bitartekari lana egiten saiatzen ari da, baina harremana oso gaiztotuta dago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)