Gazte etorkinen arazoek bertakoenak «estaltzen dituzte»
Berria, , 10-11-2007Donostia
Jose Ignacio Insausti Gipuzkoako Haur eta Gazte zuzendariak atzo esan zuenez, adingabe etorkinen arazoek «beste errealitate batzuk estaltzen dituzte, Gipuzkoako nerabeen arazoak kasu». Kanpoko adingabeez asko hitz egiten dela ohartarazi zuen Insaustik, baina Gipuzkoako gazteak eta beren familiak ere kontuan hartzekoak direla gogorarazi zuen.
Hausnarketa horiek atzo egin zituen Insaustik Donostian, nerabeak laguntzeko Norbera elkarteak antolatutako jardunaldietan. Bertan izan ziren Marisol Uria Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Pedagokikoko arduraduna eta Susana Garcia Chueca Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia.
Insaustiren aurreikuspenen arabera, aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 200 nerabe kanpotarren ardura hartuko du; gipuzkoarrak, 1.000 izango dira. Bertakoak gehiago diren arren, kanpokoei buruz gehiago hitz egiten dela uste du Insaustik: «Baina kanpokoak bezala, gipuzkoar asko ere babesik gabe daude».
Kanpoko adingabeei geroz eta gehiago kostatzen zaie Gipuzkoara moldatzea zuzendariaren hitzetan, eta horregatik ematen zaie hainbesteko garrantzia, «orain gutxi arte beste aldera begiratzen bazen ere».
(Puede haber caducado)