DNA probak egin dituzte Baionan
Cimadek deiturik, dozenaka herritar bildu dira Baionan, etorkinei inposatu nahi dieten DNA proba gaitzesteko
Berria, , 31-10-2007Etorkinen seme-alabak Frantziara eraman ahal izateko Gobernuak indarrean jarri nahi duen neurria salatu zuen atzo Cimadek Baionako suprefeturan. Bertan bildutakoek DNA probak egin zizkioten elkarri, etorkinei inposatu neurria salatu eta herritar guztiek eskubide berak dituztela aldarrikatzeko. Cimadeko ordezkaritzak suprefetarekin biltzea lortu zuen, eta gaitzespen agiria eman zion eskura.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)