Hizkuntza eta kulturen besta
Baiona Ipar Baionako kulturak eta hizkuntzak goretsiko ditu Baiona Festibalak larunbatean
Berria, , 25-10-2007xan aire
Arabiera, euskara, txinera, gaztelania, okzitaniera, gaskoia, italiera, kabiliera, wolofera, eta keinuen hizkuntza ere bai. Nehor ahantzi gabe, Ipar Baiona auzoko hizkuntza eta kultura guziak goretsiko ditu Baiona Festibalaren 5. edizioak, larunbatean. Santa Gurutze gainean iraganen da besta, arratsalde osoan. Hizkuntza bakoitzak bere txokoa izanen du 15:30etik goiti. Mundu zabaleko sukaldaritzaren fruitua ere dastatzen ahalko da, bai eta euskal joko, zirku eta kirolak. Une berean, Burrunka taldearen emanaldia ikusten ahalko da, bai eta musika tailerretan ala txalaparta ikastaroetan parte hartu.
Bixkotxa txapelketaren ondotik, 17:00etan, arabierazko, euskarazko eta keinuen hizkuntzazko klase erraldoiak emanen dituzte. Lanaren ondotik, berriz bestara. Abesbatzak, dantza ikastaroak, txalapartariak eta, bukatzeko, Mouss eta Hakim. Zebda taldeko kantariek azken diskoa aurkeztuko dute, Aljeriako immigrazioaren kantu bilduma bat.
Egitarau aberats baten inguruan auzo baztertu bat bildu nahi dute antolatzaileek, eta proiektu batean inplikatu kolore guzietako biztanleak.
Zer: Baiona Festibala. Non: Santa Gurutze gainean, Baionan. Noiz: Larunbatean, 15:30etik goiti.
(Puede haber caducado)