Immigrazioa kontrolatzeko legea onartu du Frantziak

Berria, Erredakzioa, 24-10-2007

Baiona

Frantziako Parlamentuak eta Senatuak immigrazioa kontrolatzeko legea onartu zuten atzo bigarren irakurketan. Legeak familiak elkarretaratzeko murrizketa gehiago onartzen ditu. Asanbladak onartu du eztabaida sutsuak eragin duen neurria, alegia, etorkinei DNA probak egitea familia elkarretaratzeko baimena eman aitzin. Alta, hastapeneko neurria biziki aldatu dute, eta orain emakumeei eskatuko diete, amatasuna frogatzeko, nortasun agiriei buruzko zalantzak dauden kasuetan. Legearen bilakaera eta ondorioak aztertzeko jarraipen batzordea osatu dute. 2010ean erabakiko dute neurriak indarrean segitzen duen edo orduan aldaketak egingo dizkioten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)