Sentsibilizazioa
Berria, , 21-09-2007Emakume etsitu bat Senegalgo telebista pantailetan, «semeak utzi gintuen… eta ez dugu haren berririk izan azken zortzi hilabetean» esaten. Youssou N’Dour musikaria ageri da jarraian: «Badakizu nola bukatzen den istorio hau: milaka familia suntsituta. Ez ezazu zure bizitza ezertarako jokoan jarri. Afrikaren etorkizuna zara». Hasi dela Espainiako Gobernuak Afrikarako prestatu duen sentsibilizazio kanpaina. Paperik gabeko bidaiarien emaria murrizteko helburuz pentsatuta dagoela kanpaina, eta beste kanpaina baterako utzi dutela Europan laster batean abiarazi nahi duten txartel urdina goratzea. Inor mindu ez dadin. Afrikaren etorkizuna ez diren migratzaile horiek – – goi mailako ikasketak eta prestaketa dauzkatenak, alegia, Europaren etorkizuna izan daitezkeenak – – erakartzea daukalako helburu txartel horrek, eta hori beste kontu bat delako.
Mundu osora esportatutako liberté, égalité, fraternité hiruko famatua beste kontu bat den modu berean. Kanpaina itzel baten poderioz heldu da Frantziako Parlamentua, noski, batzuek fraternité delakoa DNA probekin frogatu behar ezin sentiberagora.
Sense and sensibility da, antza, Europako etorkizunaren pelikulari zinismo osoz jarri diogun izenburua.
(Puede haber caducado)