Ziurra bada ez da hemengoa
Berria, , 21-09-2007Horizontes Latinos atalean ikusteko aukera egon da Una Novia Errante izeneko filma. Egilea Ana Katz argentinarra da; hala, gidoiaz eta zuzendaritzaz arduratu da, eta aktore nagusiaren papera gorpuztu du. Film xumea da honakoa, apaingarririk gabekoa. Errealitatea den bezala erakutsiz. Filmaren aurrekontua umila izanik, gidoiak du pisurik handiena. Bikote baten (Ines eta Miguel) arteko ika – mika gorabeheratsuak dira hizpide, non ilunak gehiago diren argiak baino.
Horrela, opor batzuk igarotzeko asmoz abiatzen dira; Buenos Airesko kaosari bizkarra eman eta Mar de Las Pampaseko kostaldera iristeko irrikaz. Baina eztabaidatu besterik ez dute egiten autobusean. Neska negar batean ari da, bere sentimenduak agertzen dizkio. Mutilak, dirudienez, ez dio arreta handiegirik jartzen, gogaituta dago. Azkenean, konfusio bat dela – eta, neska autobusetik jaisten da mutil – laguna atzetik duelakoan… Baina ez dago bere ondoan. Apropos egin du? Une horretatik aurrera bakardadea du lagun. Une gogorrak bizitzen ditu, ez baita gai ulertzeko nolatan iritsi diren egoera horretara. Oporrak aprobetxatzen saiatzen da, baina tristura gailendu ezinik dabil. Existentzia izozten zaio, gauzak okertzen direnean gelditzen den sentipenez. Etsita.
Filma egoki zuzenduta dago, kezkak eta uste ugari nahasten dira istorioan, egonezina prestente delarik. Azken batean, gizakiak harremanetan du oraina. Oraina zaindu ezean ez dago etorkizun ederrik. Ziurgabetasuna da adiskide.
(Puede haber caducado)