Islamofobia Radio Euskadin
Berria, , 12-09-2007Aurreko ortziralean, irailaren 7an, Radio Euskadiko arratsaldeko programa entzuten ari nintzen autoan (azkeneko aldiz?), eta hauxe esan zuen kazetari (sic?) batek Marokoko hauteskundeak direla eta: «el favorito en las elecciones de Marruecos es el Partido Islamista Moderado, aunque no creo que se pueda hablar de moderado si es Islamista».
Zer? Jimenez Losantos Radio Euskadin, edo?
Noiztik irrati publiko batean halako balorazioak? COPE irratia ote zen? Ez, ez, Felix Linaresek hitza emana zion!
Bada urteetan ospetsua egin den Cocidito Madrileño Radio Euskadiko programa. Bertan, Espainiako irratietan entzuten direnak jasotzen dituzte. Esaldiak mota honetakoak dira: «El nacionalismo vasco moderado, bueno si es nacionalismo vasco no se puede decir que sea moderado». Ezaguna egiten al zaizue? Agian, Cocidito kanpoko irratietako esatarien esaldiez osatu ordez, beren esaldiz betetzen has daitezke. Hau lotsa.
(Puede haber caducado)