400 etorkin baino gehiago iritsi dira Italiako kostaldera

Berria, 01-09-2007

ERROMA Italiako hegoaldeko Siziliako eta Calabriako kostaldeetara 400 etorkin baino gehiago iritsi ziren atzo. Horien artean 30 adin txikiko zeuden. Hara iristen ari zirela ikusi zituen Poliziak. Siziliatik 12 milia ingurura 208 lagun atzeman zituzten. Beste txalupa baten bila zebilela aurkitu zituen etorkinak Poliziak. Beste txalupa horretan 29 etorkin zeuden, tartean haur bat eta bi emakume haurdun.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)