Mexiko, Argentina eta Brasilgo filmak dira Horizontes Aukeraketa ataleko gehienak

Biskarret, Orbe eta Merceroren filmak daude Donostiako Zinemaldiko Made In Spain atalean

Berria, Xabier Martin, 29-08-2007

Donostia

Mexiko, Brasil eta Argentinako filmak emango dituzte batez ere aurtengo Donostiako Zinemaldiko Horizontes Aukeraketa atalean. Sei film mexikar, lau brasildar eta lau argentinar azaltzen dira irailaren 20tik 29ra emango duten 18 filmeko multzoan. Txileko bi filmak eta Uruguaiko eta Kolonbiako banak osatzen dute Latinoame – rikako zinemagintzaren isla izan nahi duen atala. Beraz, oso litekeena da aurtengo Horizontes saria (35.000 euro) Mexiko, Argentina edo Brasilera joatea.

Bestalde, Donostiako Zinemaldiko Made in Spain ataleko filmak ere ezagutarazi dituzte, eta zerrenda horretan hiru euskalherritarren lanak emango dituzte: Felix Biskarret iruindarraren Bajo las estrellas, Jose Maria Orbe donostiarraren La línea recta, eta Antonio Mercero lasartearraren ¿Ytú quién eres?.

Horizontes Aukeraketari dagokionez, aurreko urtetan Zinema Eraikitzen ekimenerako hautatutako egitasmoen hainbat fruitu ikusi ahal izango dira atalean. Esaterako, Sergio Tovar mexikarraren Aurora Boreal Zinema Eraikitzen 11rako aukeratu zuten, baita Pablo Fedrik argentinarraren El asaltante ere (Cannesen eta Buenos Airesen parte hartutakoa); Era berean, Enrique Fernandez eta Cesar Charlone uruguaitarren El baño del Papa – Rotterdamgo zinemaldian film onenaren Tiger saria irabazitakoa – Zinema Eraikitzen 9rako hautatu zuten; halaber, Chico Teixeira brasildarraren A casa de Alice – Berlin, Miami eta Guadalajaran saritua – urte berean hautatu zuten ekimen horretarako.

Urtebete geroago hautatu zituzten egitasmoak laguntzeko Luis R. Vera txiletarraren Fiestapatria (TVE saria jaso zuen), Ana Katz argentinarraren Una novia errante (ekimeneko irabazlea eta Cannesko Un Certain Regard sailerako hautatua), Liliana Paolinelli argentinarraren Párpados azules (Iberoamerikar film onenaren saria, Guadalajaran saritua eta Cannesen parte hartutakoa), eta Lina Chamie brasildarraren A Via Láctea (Cannesen ikusia).

Zinemaldiak Zinema Eraikitzen ekimenean lagundu zituen beste bi film ageri dira zerrendan, Rodrigo Marín txiletarraren Las Niñas, eta Marcelo Masagao brasildarraren Otávio e as letras, ekimenaren 11. urtekoak bata zein bestea.

Nolanahi ere, Donostiako Zinemaldiak lagundu ez dituen beste hainbat daude Horizontes Aukeraketan. Horietako batzuk sonarekin datoz, Alfonso Cuaron egile ezagunaren Jonas Cuaron semeak zuzendu duena adibidez, Año uña izenburuko amodiozko drama.

MADE IN SPAIN, SASKINASKI HANDI BAT. Bestalde, urtero bezala Zinemaldiak Espainiako estatuan ekoitzitako ekoizpenen aukeraketa bat egin du, eta filmok Made In Spain atalean emango dituzte. Saski – naski handi horretan askotariko lanak daude. Arestian aipatu hiru euskalherritarren filmekin batera, Ray Lorigaren Teresa, el cuerpo de cristo, Jaime Rosalesen La soledad eta David eta Tristan Ulloaren Pudor emango dituzte, esaterako.

Donostiako Zinemaldiak duela egun batzuk aurreratu zituen aurtengo Zinema Eraikitzen ekimenerako hautatutako filmak. Hain zuzen, atal hori, Made In Spain eta Horizontes Aukeraketa hartzen ditu Horizontes Latinos sailak, zerrenda zabala inondik ere.

 

maDe In spaIn

‘Bajo las estrellas’

(Felix Biskarret, Espainia)

‘Bolboreta, Mariposa, Papallona’

(Pablo Garcia, Espainia)

‘De Profundis’

(Miguelanxo Prado, Espainia – Portugal)

‘Dos miradas’ (Sergio Candel, Espainia)

‘La influencia’

(Pedro Aguilera, Espainia – Mexiko)

‘Invisibles’ (Isabel Coixet, Wim Wenders, Mariano Barroso, Javier Corcuera…)

‘La línea recta’

(Jose Maria Orbe, Espainia)

‘Ladrones’

(Jaime Marques, Espainia)

‘Una mujer invisible’

(Gerardo Herrero, Espainia)

‘Pudor’ (David eta Tristan Ulloa)

‘La soledad’ (Jaime Rosales, Espainia)

‘Teresa, el cuerpo de Cristo’

(Ray Loriga, Espainia – EB – Frantzia)

‘Uno de los dos no puede estar equivocado’ (Pablo Llorca, Espainia)

‘Yo’ (Rafa Cortes, Espainia)

‘¿Y tú quién eres?’

(Antonio Mercero, Espainia)

 

 

HoRIzonTes auKeraKeTa

‘La antena’

(Esteban Sapir, Argentina)

‘Año uña’

(Jonas Cuaron, Mexiko)

‘El asaltante’

(Pablo Fendrik, Argentina)

‘Aurora boreal’

(Sergio Tobar, Mexiko)

‘Baixio des bestas’

(Claudio Assis, Brasil)

‘El Baño del Papa’ (Enrique Fernandez – Cesar Charlone, Uruguai)

‘El búfalo de la noche’

(Jorge Hernandez Aldana, Mexiko)

‘A casa de Alice’

(Chico Teixeira, Brasil)

‘Fiestapatria’

(Luis R. Vera, Txile – Peru)

‘Las niñas’

(Rodrigo Marin, Txile)

‘Una novia errante’

(Ana Katz, Argentina)

‘Otávio e as letras’

(Marcelo Masagao, Brasil)

‘Párpados azules’

(Ernesto Contreras, Mexiko)

‘Por sus propios ojos’

(Liliana Paolinelli, Argentina)

‘La sangre iluminada’

(Ivan Avila Dueñas, Mexiko)

‘Satanás’

(Andres Baiz, Kolonbia)

‘A Via Láctea’

(Lina Chamie, Brasil)

‘El viaje de la nonna’

(Sebastian Silva, Mexiko)

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)