Gerrak sortutako zauriak gogoratzen

Berria, , 03-08-2007

Polonia. Oswiecim hirian (nazioartean Auschwitz alemanezko izenez deitzen zaio) ijitoen ordezkarietako 500 bat lagun bildu dira, II. Mundu Gerraren sarraski krudeletan naziek eraildako ijitoak gogoratzeko. Urte asko igaro dira Auschwitz-Birkenaueko deuseztatze zelaietan Holokaustoa gertatu zenetik. Kopuru ofizialen arabera, 19.000 ijito inguru hil zituzten. Irudian, zelaietako hondakinen aurretik ibiltzen ari dira. Naziek jazarpen gogorra egin zioten ijito etniako jendeari. Gaur egun, ijitoak 12 milioi pertsona direla uste da, eta lau kontinentetan sakabanaturik bizi dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)