Nomadak, baimenik gabe

Berria, , 01-08-2007

Angelu. Angeluko Girouettes estadioa (Lapurdi) okupatu dute berrehun bat karabanek. Joan den igandean Angelura iritsi ziren nomadak, urtero bezala, Baionako besten garaian. Baionako bestetan gauzak saltzen ibiltzen dira, eta bitarte horretan nonbait lo egin behar izaten dute. Hamar bat egunez egonen dira bertan. Angeluko Herriko Etxeari ez diote baimenik eskatu, ordea. Horiek hola, zenbait denboraz gogoetatu ondoan, Angeluko auzapezak salaketarik ez ezartzea erabaki du, auzitegiak nomadak handik kanporatzeko erabakia emateko bitartean, karabanak jadanik joanak izanen direlako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)