Kanarietan hildakoak gogoan

Europara bidean hiltzen diren etorkinei elkartasuna erakusteko bilkura egin dute Donostian

Berria, 27-07-2007

Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen arabera (Espainia), 1.167 pertsona hil ziren iaz Afrikatik Europara bidean. Hildako horiek guztiak eta beren senideak gogoan izateko eta haien egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, 19:30ean, Donostian, Bulebarrean, Heriotza gehiago ez Kanarietan lelopean. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu zuten elkarretaratzea.

SOS Arrazakeriak nabarmendu du emigratzea eskubidea dela. Immigrazio politiken aldaketa eskatu die Europako Batasunari eta Espainiako Gobernuari. «Bizitza eta giza eskubideak errespetatzea ahalbidetuko duen aldaketa behar da».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)