Concha Buikak bere azken lana aurkeztuko du Mendizorrotzan

Berria, , 18-07-2007

erredakzioa

Gasteiz

Concha Buika eta Niño Josele musikariak Mendizorrotzako kiroldegian arituko dira gaur, gaueko 21:00etan. Principal antzokian, berriz, Antonio Serranoren emanaldia ikusteko aukera egongo da. Azken hori, arratsaldeko 18:00etan izango da.

Gasteizko Jazzaldiaren hirugarren gauera Concha Buikak bere azken lana ekarriko du. Lan horrek Mi Niña Lola (2006) du izena eta kultura ezberdinen bateratzea dago. Izan ere, Afrikako doinuak, jazza, tangoa edota kopla entzuten direneko lana da.

Buika Palman jaio zen 1972. urtean. Hala ere, bere familia Gineakoa da eta ijitoen artean hazi zen. Horregatik, flamenkoaren, soularen eta jazzaren eraginak jaso dituen emakumea da. Musikari zena txikitatik antzematen zitzaion arren, Buika Londresera arte dramatikoa ikastera joan zen arte, ez zuen musikaria izateko erabakia hartu. Hain justu, Pat Methenyren kontzertu batean hartu zuen erabaki hori. Besteak beste, La Fura dels Baus antzerki taldearekin kolaburatu du, Km 0 filmaren soinu banda egin du eta Los Angeleseko(AEB) kasinoetan jotzen ibili da.

ALMERIAKO DOINUAK. Mendizorrotzako bigarren ikuskizuna Niño Joseleren eskutik izango da. Ez da flamenko kontzertua izango, ezta fusioa ere, jazz kontzertua baizik. Gitarra jotzaile flamenko batek pianistaren eserlekua hartuko du. Izan ere, Bill Evans piano jotzaile ospetsuak inspiratuko du Niño Josele.

Niño Josele Almerian(Espainia) jaoi zen 1979. urtean eta Bebo Valdes entzunez ezagutu zuen Joselek Bill Evans. Valdesek beti aipatzen zuen Evans bere piano jotzaile gogoko bezala. Horregatik, Joselek piano jotzaile dotore eta sakon horri buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Horrela, Bill Evansen musikan murgildu zen.

Principal antzokiko emanaldia Antonio Serranok emango du. Musikari hau, bere belaunaldiko jazz musikari espainiarren artean nazioarteko proiekzio handiena duena da. Bere musikan jazza eta flamenkoa uztartzen dira. Harmonikaren erabilera originalaz eta inprobisatzeko duen gaitasunaz ezagun egin da Serrano.

Musikaren ibilbidea aitaren eskutik hasi zuen. Serrano gaztea da eta jada, mundu osoko estilo eta artistengana hurbildu da. Luis Salinas eta Jorge Pardo, esaterako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)