Hutsuneak bete
Berria, , 28-06-2007Polonia Europar Batasunean sartu zenetik, herrialde horretako ia milioi eta erdi lagunek emigratu dute Europako beste herrialderen batera. 700.000k baino gehiagok Ingalaterrara, ia 200.000k Irlandara. Espainiara ia ehun milak, fruta jasotzera eta.
Ukrainatik etorkin asko jaso arren, Polonian lanerako eskurik gabe geratzen ari direnez, Uzbekistan eta Tadjikistanetik ekartzen dituzte langileak. Langile merkatu horiek agortzean, Txinara joateko asmoa ere ba omen dute.
Frantzian ohikoa da iturgin poloniarraren irudia. Ingalaterran azken orduko konponketak etorkin poloniarrek egiten dituzte, baina baita neskame edo haur – zaintzaile lanak ere.
Ipar Irlandan, Ostiral Santuko akordioetan onartutako Polizian erdiek katolikoak izan behar dutenez, baina komunitate katolikoak polizia hau protestante eta zapaltzaileen sinbolo gisa ikusten duela – eta polizia postura oso jende gutxi aurkeztu denez, poloniarrek – katoliko apostolikoak – hartu dituzte katolikoei zegozkien postuen erdiak.
Uzbeko eta tadjikistandarrek betetzen dituzte poloniarrek utzitako hutsuneak, poloniarrek ingeles, frantses eta irlandarrenak. Nork hartzen ditu uzbeko eta tadjikistandarren lekuak? Ze baldintzatan?
Baina zeinen lekua hartzen dute irlandarrek?
(Puede haber caducado)