Immigrazioari buruzko erreforma eztabaida hasi dute AEBetan

Berria, 27-06-2007

WASHINGTON AEBetako Senatuak atzo onartu zuen immigrazioari buruzko erreforma egiteko eztabaida hastea. Aste amaieran izan daiteke bozketa. Hogei urtean egon den politika aldatu nahi du Bushek, eta milaka etorkin legeztatu. Zaila izango du aurrera egitea, hala ere, errepublikar askok legea gogorragoa izateko zuzenketak aurkeztuko dituztelako, eta demokratek, aldiz, arintzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)