Kusturicaren 'Les Temps des Gitans' punk opera erara estreinatu da

Berria, erredakzioa, 27-06-2007

Donostia

Emir Kusturica zinemagilearen Le Temps des Gitans lana punk opera bihurtuta atzo estreinatu zen, Parisen. Parisko Opera Nazionalaren eta Valentziako Palau de les Arts Reina Sofiaren lankidetzatik sortu da proiektua, eta Parisen estreinatu bada ere, datorren urtean Valentzian (Herrialde Katalanak) ikusi ahal izango da.

Kusturicaren lehen arrakastetakoa izan zen Le Temps des Gitans filma, eta 1989an Cannesko zuzendari hoberenari emandako saria jaso zuen. Parte – hartzaileen arabera, operarako bertsioa «ez da pelikularen kopia bat, baizik eta bizitza propioa du».

13 emanaldi egingo dituzte uztailaren 15era bitarte, Bastillako Opera Nazionalean. Parte – hartzaileek, filmean bezalaxe, ijito herriaren romani hizkuntzan soilik kantatuko dute, eta Stevan Andjelkovic eta Milica Todorovic izango dira protagonistak. Kusturicaren lehen opera da honako hau.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)