Begiradak

Berria, Josu Oskoz , Arantza Chacon, 20-06-2007

Solidarioak SEAD-RASDekin

Soil-soilik ikusle gisa agertu edo jakin barruan zaudela, horra hor aukera. Ikuspegi baten eta bestearen artean aukera egitea. Aldi bat edo bestea aukeratzea. Litekeena da, funtsezko aukeraketa egina delako: alde batean egotea eta begirada horiekin ikusten ikastea. Bejondeizuela beste alde batean egon ahal izanik honetan zaudetenak!». Marcos komandanteorde matxinatua, Askapen Nazionaleko Armada Zapatista.

Ziur aski, gure begirada barruan egotea aukeratzen dutenena dela pentsatuz , eta gure begirada ireki eta inklusiboetan oinarrituta, uste dugu beharrezkoa dela egun seinalatu bat izatea, gaurkoa bezalakoa, errefuxiatuei eskainia. Desagertzeko oraindik urrun-urrun dagoela, gaur behartu egiten gaitu gure egunerokotasunean gogoan izatera munduan, egun, borroka armatuen edo nazioarteko harreman ekonomiko gero eta bidegabeagoen ondorioz, leku-aldatuta dauden 19 milioi pertsona baino gehiago.

Dagoeneko berrogeita hamar urte baino gehiago igaro dira Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (UNHCR-en) Bulegoa sortu eta Errefuxiatuen Estatutuari buruzko NBEren Konbentzioa onartu zenetik (1951). Hala ere, 2007. urtean, mundu gero eta elkarri lotuago honetan, Konbentzioak ezarritako oinarrizko printzipio bi, hain zuzen ere errefuxiatutakoei nazioartean ematen zaien babesaren oinarriak, hau da, alde batetik, itzulia ez izateko printzipioa errefuxiatutako pertsonak jazarpena jasan dezaketen inongo tokitara ez direla itzularazi behar azpimarratzen duena eta, bestetik, inpartzialtasun printzipioa pertsona guztiei, inolako bereizketarik gabe, babesa eman behar zaiela dioena, egun, inoiz baino arrisku handiagoan daude, segurtasun nazionalaren eta terrorismoaren aurkako mundu-mailako gerraren aitzakiapean.

Gaur egun, globalizazio neoliberal betean, migrazioak gero eta konplexuagoak bihurtzen ari dira; gatazka armatuetatik edo giza eskubideen urraketa masiboetatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuei, edo herrialdean bertan lekuz aldatuei, beste pertsona batzuk gehitu behar zaizkie, Mendebaldetik egitez edo egin ezaz sortzen lagundu dugun miseriatik ihesi, bizimodua hobetzeko aukera ekonomikoen bila, beren lurraldeetatik urrunera migratzera behartuta daudenak, hain zuzen ere.

Horiek hala, nazioarteko komunitatea, gu geu, bakearen eta garapenaren alde epe luzeko ekimenak sustatu beharrean, erantzun gisa, errefuxiatutako pertsonak babesteko lege sistema mugatzen ari gara asilo prozeduren «segurtasunera lerratze» delakoaren bidez, eta batzuetan, are jarrera xenofoboak elikatzen ere, esaten baitugu, batzuetan era esplizituagoan besteetan baino, errefuxiatutako pertsonak eta etorkinak direla ustezko segurtasunik ezaren errudunak edo bide urratzaileak, baina hori aitzakia txar bat besterik ez da gure mugak eta gure merkatuak ixteko, gure merkataritza diruzalekerian oinarrituta, milioika eta milioika pertsona ezarritako miserian bizitzera kondenatuta utzi arren. Baina miseria da, hain zuzen ere aipatu azken hori, gaur egun gertatzen diren populazio mugimendu asko eta askoren eragilea.

Ez da bidezkoa eskubideak eta askatasunak bermatzeko gobernuz gaindiko sistemak babestu eta mantentzea, baina, ondoren, begiradak gure estatura itzularazten dituzten politiken alde egitea, errealitatearekin inolako loturarik izan gabe, askoz konplexuagoa baita, eta eragileen kopurua handiagoa.

Gauza gara begiradak zabaltzeko, begirada bat eta ez bestea aukeratzeko gatazka berriei erreparatzeko orduan, baina gure zentzumenak anestesiatu egiten dira laster, erdiko epean borrokalari eta erne agertu behar dugunean, aldaketa jakin batzuetan pentsatu behar dugunean, jadanik ezin besterenduzkotzat jotzen ditugun geure eta ez besteren eskubideei eragiten badiete. Baina barruan gaude. Mundu global baten barruan, harreman konplexuz betetako batean, eta horiek eskubide hitzaz mukuru betetako arauen bidez antolatzen ditugu, benetan sinetsiko bagenu bezala alde horretan gaudela. Zertarako? Bazterrera uzteko, gure egunerokotasun bertan goxoari eragiten dioten uko-egiteak eskatu orduko.

Marcosek iradokitzen zigun bezala, gaurkoz, behintzat, ikas dezagun begirada horiekin so egiten. Begiradok dena, are ametsak ere, bertan behera utzi behar izan dutenenak dira, gerra edo gatazka armatuetatik ihes egin behar izan dutenenak, edo, besterik gabe, miseriatik, haiek adina edo gehiago hiltzen du-eta. Beharbada horrela, haien begiekin so eginez, ikusi ahal izango ditugu, eta UNHCRen estatistika bateko zenbakiak baino zerbait gehiago izango dira. Eta ikas dezagun, horrenbestez, dena galdu arren, munduko kolektibo ahulenetako bat izan arren, goizero, denoi duintasun ikasbidea emanez, bizirik iraute aldera borrokatzeko eta eusteko jaikitzen direnetatik. Lortuko ahal dugu, gaurkoz, behintzat!

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)