Adopzioen Lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Berria, , 16-06-2007Donostia
Adingabekoen eskubideak eta interesak babestu nahi ditu Espainiako Gobernuak onartu berri duen Nazioarteko Adopzioen Lege proiektuarekin. Besteak beste, nazioartean umeren bat adoptatu nahi duten Hego Euskal Herriko herritarrei eragingo dien arau berriak bermatu nahi du adopzioa «legezkoa» izatea adoptatutako adingabekoaren herrialdean ere. Halaber, adoptatuak eskubidea izango du, 18 urte betetzen dituen egunetik, guraso biologikoen datuak jakiteko.
Espainiako Justizia Ministerioak onartu zuen atzo lege proiektua, eta, orain, Espainiako Parlamentuan ohiko bidea egin beharko du, indarrean ezarri aurretik. Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Justizia ministroak adierazi duenez, arautegi berriaren xedea da corpus legal bakarra osatzea. Fernandez Bermejok esan zuenez, Espainiako legedia sakabanatua zegoen, eta «bateratu beharra» zegoen.
Hego Euskal Herrian, Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian 6.000 nazioarteko adopzio egiten dira urtero. Araua onartuz gero, ezingo da adoptatu gerra bat duen, edo hondamendiren bat pairatzen ari den herrialde batean.
(Puede haber caducado)