Errespetua eskatzen, errespetatu barik Berba egiteagatik preso Tratu txarren aurka, tolerantzia zero
Berria, , 16-06-2007Emakumeekiko tratu txarrak maiz ingurukoek eraginak dira, senarrak edo lagunak. Ez da arazo berria, estatistikek, salaketek eta dakigunak sufrimendu anitzen iturburua dela esaten digute.
Nahiz Berdintasunerako Legeak martxan jarri, diskriminazio positiboak, tratu txarren kontrako legeak eta emakume askok aurrerapen handiak eman bizitza pribatu eta publikoko hainbat alorretan, ezberdintasunak arlo guztietan ematen dira: lan – prekarietatea, aski banatzen ez diren etxeko lanak, batez ere emakumeen bizkar dagoen mendekoen arreta ( haurrak edo hirugarren adinekoak )… Eta tratu txarrak. Ez naiz hasiko adierazten zein diren arrazoiak, askotarikoak izan daitezke eta aparteko azterketa mereziko lukete.
Arreta berezia jarri nahi dut tratu txar horiek etorkinek sortzen dituzteneko kasuetan. Larritasuna bera bada ere, etorkina edo bertakoa izan, «kanpotar guztien» izena zikintzen da, halako bat denean, jendarteak baduelako berezko joera bat immigranteak kriminalizatzeko, gauzak kasuz kasu aztertu beharrean.
Gure elkarteak, Amher – SOS Arrazakeriak, hiritar guztien eskubideak defendatzen ditu, hemen bizi diren guztienak. Gure erronka elkarkidetza da. Onartzea eta kultura, ibilbide edo bizitza egitasmo ezberdin guztien aberastea.
Gure esfortzuari esker eta erakundeen eta jendartearen inplikazioa bilatuz, pertsona ezberdinen errespetuaren alde eta kaltetuen diren pertsonen elkartasunezko laguntzaren alde lan egiten dugu.
Baina, argi eta garbi utzi nahi dugu ez dagoela tradiziorik, kulturarik, erlijiorik edo ohiturarik emakumeekiko tratu txarrak justifikatzen dituztenak. Tratu txarren aurka gure tolerantzia zero da.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakume orori lagunduko diogu, eta borrokatuko gara pertsonen arteko harremanak errespetuzkoak eta elkartasunezkoak izan daitezen.
Horten Baños. Hernani
(Puede haber caducado)