Bartzelonan zer egingo duen argitzeko exijitu dio PSCk ERCri

Esquerrako buruzagitzak bat egin du Portabellarekin, eta iragarri du oraingoz oposizioan geratuko direla

Berria, arantxa elizegi, 02-06-2007

Plataforma per Catalunyako – Kataluniaren aldeko Plataforma – buru Josep Anglada eskuin muturreko buruzagi Blas Piñarren Indar Berria alderdiko kidea izan zen garai batean. Gaur, ordea, xenofobia bultzatzen duen talde bateko burua da.

Plataforma per Catalunyak botoen %0,43 lortu ditu herrialde hartan. 17 zinegotzi guztira. Ciutadansek baino gehiago. Begiratu batean ez dirudi asko, baina Vic bezalako herri txikietan bigarren indarra bilakatu da. Kontuan hartuta alderdiaren aldarri nagusia immigrazioaren kontrola dela, eta Vicen herritarren %22 etorkinak direla, ez da harritzekoa Angladaren garaipenak kezka eragin izana. Frankista ohia, aldiz, pozik agertu da. Ez da gutxiagorako. Independentismoaren jaioterria den herrietako batean botoen %18,5 lortu ditu.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)