Desorduetan

Berria, Nagore Amondarain, 02-06-2007

Desorduetan etxera bueltatzea hiriari kolorea emateko modu bat da, edo hiriko kolore guztiak agertzeko aukera bat. Autoarekin aparkatu ezinean kale berari buelta eta buelta zabiltzanean, zure etxeko ataria ikus dezakezu aldiro, baina arraroena ordu horietan, etxeko atarian, pizzeriako motorista bere enkarguarekin ikustea da. Kaleari emaniko hurrengo bueltan, atarian jarraitzen du gorriz jantzitako pizza – banatzaileak, hurrengoan berdin. Autoa aparkatutako tokian, ia ikusten ez diren telefono kabina horietako bat dago, T handi bat duen traste berde bat kale erdian. Desorduetan gaugiro epelenak ere ez du kalean ibiltzeko aukerarik ematen. Eta hortik nire sustoa telefono kabinaren kontra, lurrean, erdi etzanda telefonoz berbetan ikusi dudanean gizonezko bat. Kabinako telefono kablea luze – luze eginda, bertan aterpe hartzen bezala.

Eta etxeko atarira iristean, oraindik, gorriz jantzitako pizza banatzailea bertan, oraingoan udaltzainen laguntzarekin atariko botoiak ezin asmatu.

Biak gurera bizitzera etorritako atzerritarrak, kasu bietan protagonistak etorkinak izan dira.

Heiligendammen egingo den G8 delako goi bileraren ingurukoak gaur hasiko dira, aurten bost kilometrora hesitutako ingurumaria eta hamar kilometrora poliziatutako muga ezarri dute protesten beldur. Aurten ere mugez hitz egingo dute goi bileran, hesien tamaina eta altueraz, seguruenik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)