Bilbon etorkinen aurka egindako sarekada salatu du Harresiak elkarteak
Berria, , 26-05-2007Bilbo
Hilaren 17an Bilboko San Frantzisko auzoan Espainiako Poliziak egindako sarekada salatu zuen atzo Harresiak Apurtuz elkarteak. Etorkinei laguntza ematen dien gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundeak azaldu zuenez, Espainiako Poliziako Atzerritarren Brigada auzoan sartu zen, eta hainbat pertsona atxiki zituen. Zenbat izan ziren ezin izan du jakin, Espainiako Poliziak informaziorik ez diolako ematen. Era berean, atxilotuek abokatua eskatzen dutenean, eragozpenak jartzen dizkiete.
«Honelako erasoek are gehiago okertzen dute erregularizatu gabe dauden etorkinen egoera, eta babesik gabe uzten ditu». Harresiak Apurtuz – en aburuz, horrelako «polizia jazarpenaren» helburu bakarra da hemen bizitzeko baimenik ez dituztenak harrapatzea.
San Frantziskon atxilotuak Basauriko espetxe ondoko bulego batean izan zituzten, eta haietako bat Bartzelonara eraman zuten, gero bere sorterrira eramateko.
(Puede haber caducado)