Lau herrialdetara begira, argiak eta itzalak ikusteko
Azerbaijan, Finlandia, Irlanda eta Monako hautatu dituzte propio egoerari buruzko argazki zehatza egiteko
Berria, , 25-05-2007a.s
ECRI Europako Kontseiluaren Arrazakeriaren eta Tolerantzia ezaren aurkako Batzordeak bere txostenerako Europako Kontseiluko lau herrialde aztertu ditu arreta bereziz. Arrazakeria eta xenofobia fenomenoei aurre egiteko egin diren urratsak eta egin behar liratekeenak ikertu ditu.
Azerbaijan
Europa erdialdeko estatu honetan, estatus juridikorik ez duten giza taldeetako haurren eskolatzean hobekuntzak egin direla azpimarratu du ECRIk. Alabaina, hedabideetan zein agintarien hitzetan adierazpen xenofoboak daudela nabarmendu du, kritiko. Oro har, herrialde honetako jatorrizko bizilagunak arrazakeria eta tolerantzia fenomenoez ez direla askorik arduratzen iritzi dio txostenak.
Finlandia
Giza talde bati eginiko edozein bazterketa mota debekatzen duen Giza Eskubideentzako Europako Hitzarmenaren 12. Protokoloa sinatu du Helsinkik eta arrazakeriaren aurkako bere marko juridikoa osatu du. Hala nabarmentzen eta txalotzen du ECRIk. Agintarien aldetik agerian egon den nahikaria, hala ere, herritarren artean oraindik indartu egin behar dela azpimarratu du.
Irlanda
Arrazakeriaren aurka jokatzeko nazio ekinbiderako plan bat abian jarri zen herrialde honetan 2005. urtean. Alabaina, helburu honekin bat, zigor arautegia ez dela oraindik nahikoa egokitu nabarmendu dute ECRIko adituek. Ijitoek, esate baterako, xenofobia eta arrazakeria jasaten jarraitzen dutela azpimarratu dute.
Monako
Estatu txiki honetako agintariek adierazpen publikoaren lege bat indarren jarri dute eta honek arrazan oinarritutako gorrotoa bultzatzea zigortzen du. Alabaina, krimen batean arrazakeria kontuak egotea ez da motibo larriagotzat emana gaztigua jartzeko orduan. ECRIren aburuz, Monakoko agintariek legezko berme gehiago eman behar lituzkete etorkin batzuk kanporatzeko orduan.
(Puede haber caducado)