Begirada

Atzerritartasun Legeak esplotazioa errazten du

Gara, Jon Urbe | FOKU, 21-05-2026

Hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Bizkaian, Asturiasen eta Kantabrian, lan esplotaziorako pertsonak salerostea leporatuta. Atxilotuak zein esplotaturiko 34 pertsonak pakistandarrak dira. Espainiar Gobernuaren Kantabriako ordezkariak adierazi duenez, ez dute onartuko inork egoera irregularrean dauden pertsona zaurgarriak esplotaziorako erabiltzea. Hobe lukete Atzerritartasun Legea indargabetzea; arau horren ondorioz migrante ugari egoera bereziki ahulean daude, eta esplotazioa jasateko aukerak errazten ditu horrek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)