Hainbat etorkin batu dira elkarrizketaren alde egin eta prozesua babesteko

Berria, 25-01-2007

erredakzioa

Euskal Herrian bizi diren nazioarteko etorkinak bildu dira elkarrizketaren alde eta prozesua babesteko helburuarekin. Europa, Asia eta Afrikako jatorria duten pertsonak dira. Hemen bizi direnez, egoeraren aurrean zer esana badutela iritzi diote, eta, hain zuzen, horixe egingo dute larunbaterako iragarri duten agerraldian: beraien iritzia plazaratu.

Euskal Herriko egoerak beraiei ere eragiten diela diote, eta horregatik, bakearen alde ekarpenak egin ditzaketela uste dute. Horretarako prest daude, gainera. Euskal Herrian bizi direnez, bertako eragile aktibo izatea dute xede.

Besteak beste, batzen dituena honakoa da: bakea lortzeko tresna gisa elkarrizketa eta negoziazioa beharrezkoak direla uste dute, gatazkaren muinei eusteko bidea delakoan.

Momentu politikoa nahasia dagoela iritzi arren, konponbidearen aldeko norabidean bideratu behar dela aldarrikatuko dute. Horretara bidean lan egiteko gogoz daude.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)