Salhaketak gogor kritikatu du Adingabeen Lege berria

Berria, 25-11-2006

erredakzioa

Donostia

Salhaketa presoen aldeko elkarteak eta harekin batera giza eskubideen alorrean lan egiten duten hainbat elkartek gogor egin dute Espainiako Gobernuak onartu berri duen Adingabeen Legearen kontra. Esan dutenez, orain arteko araudien sakoneko huts berberak ditu eta, funtsean, nagusientzako indarrean diren zigor ereduen oinordeko hutsa da. Arazoa berez dena baina larriago bihurtu izana egotzi diote Administrazioari, legeak urratzen dituzten adingabeen kontrako zigor gogorrak zuritu ahal izateko. «Horrek guztiak ondorio larriak ekarriko digu guztiontzako». Adingabeak gizarteratzeko zentroek huts egin dutela ohartarazi dute, eta zentroek eurek emandako datuetan oinarritu dute salaketa. Bertan zigortutako gazte gehienek (%70) kartzelan amaitzen dute. Araudi berriak arazoa konpontzeko baino gehiago, delinkuentzia kopuruak handitzeko balio izango duela aurreratu dute Salhaketakoek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)