Kanarietatik etorri ziren Saharaz hegoaldekoek alde egin dute Iruñetik

Berria, 10-11-2006

ERREDAKZIOA

Iruñea

Ez dira gelditu. Uztailaz geroztik Kanariar Uharteetatik Iruñera etorri diren Saharaz hegoaldeko Afrikako 36 pertsonek Nafarroatik alde egin dute. Halaxe azaldu diote Gurutze Gorriko arduradunek Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Vicente Ripari.

Gurutze Gorriak kudeatzen ditu etorkinak hartzeko Iruñean dauden bi etxebizitzak. Hilabete eman dezakete bertan paperik ez dutenek, beren egoera konpontzen saiatzeko. Epe hori amaituta, alde egiten dute.

Ripak azpimarratu du Espainiako Gobernuak 80.000 euroko diru saila baduela abendua bitarterako eperako Gurutze Gorriak kudeatzen dituen etxebizitzentzat. Une honetan ez dago etorkinik.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Gizarte Gaietarako Sailburu Javier Madrazok, halaber, immigrazioa izan du hizpide, eta Espainiako Gobernuaren koldarkeria salatu du, Alderdi Popularrak prestatu zuen etorkinen inguruko legearen «puntu bat ere aldatu ez» duelako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)