Afrikako argiak

Berria, 25-10-2006

Afrikako argiak

(…)Afrikan esperantzak bere lekua duelakoan nago, eta pentsamendu horrekin idazten ditut hitzok, betiko berbak entzuteaz aspertuta.

Argi txikiak piztu dira iluntasun sakonean. Politikan, esaterako, gero eta herrialde gutxiago gelditzen dira diktadoreen menpe. Kontzientzia berria sortzen ari da aniztasunaren eta adierazpen askatasunaren eskutik. Lehen aldiz, gizarte zibila da eragile kontinenteko leku askotan.

Agintari ahalguztidunen sasoia atzean gelditzen ari da. Edozelan ere, eskubide zibilak onartzea ez da nahikoa, noski. Errespetatu egin behar dira, eta horretan hutsune handiak badaude ere, ekin diote bideari.

Marokon emakumeen eskubideen aldeko legea onartu dute; pentsaezina duela gutxi arte. Mendeetako ohiturak ez dira bat – batean aldatuko, baina martxan da iraultza txikia.

Malawin, presidenteak konstituzioa aldatu nahi izan du hirugarrengoz hauteskundeetara aurkezteko. Herritarrak kalera atera dira, eta atzera egitera behartu dute (…). Gerrak ez dira bukatu, baina bake akordioak sinatu dituzte Mozambiken, Angolan, Sierra Leonan, Liberian, Sudanen…

Afrikan atzora arte utopikoa zirudiena gertatu da Liberian: emakume bat aukeratu dute presidente (…).

Ekonomiaren alorrean, %4,6 hazi zen Afrika 2005ean. (…). Iparraldean eta hegoaldean daude herrialde garatuenak, kontinentearen motore izan daitezkeenak. Errealitatera moldatzea da garapena, eta horretan asmatu ezinik dabiltza (…).

Biktimismoak ez du balio dagoeneko. Agortuta dago argudio hori. Kolonialismoaren kontrako esloganak diktadoreen aitzakia izan dira urte luzeetan, eta horiek ere historiara pasatzear daude. Ez dago Afrikaren kontrako konspirazio unibertsalik. Laguntza behar du, noski, baina erantzukizuna berea da hein handi batean (…).

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)