Gipuzkoak adingabeentzako harrera egoitzen eredu berria ezarriko du

Berria, 26-09-2006

manu gimenez

Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundiak babesik gabeko adingabeentzako harrera zentroen eredu berria jarriko du abian. Eredu berriarekin adingabeen familiekin egiten den lana areagotu egingo dutela eta nerabeen emantzipazioa indartzeko ekimenak gauzatuko dituztela esan du Esther Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako diputatuak. Beste lau zentro ere irekiko dituzte 2007an.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan planaren berri eman zuen atzo Larrañagak. Harekin batera Jose Luis Madrazo Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzarako zuzendaria izan zen, babesik ez duten adingabeentzako sortu den ekimenaren argibideak emateko.

Azkenaldian adingabe atzerritarren gorakada dela – eta, harrera zentroetan ez dago tokirik adingabe gehiago hartzeko. Horregatik, Larrañagak harrera egoitzen eredu berri baten beharra ikusi du. Atzo aurkeztutako eredu berriarekin adingabearen alderdi gehiago landuko dituzte, zentroetan igarotzen duten denbora murrizteko helburuarekin. Alde batetik, gurasoak dituzten haurren aita – amekin lan egingo dute, «harrera egoitza behin – behineko neurria izan dadin eta adingabeen itzulera baldintza onetan egin ahal izateko». Bestalde, Umbrela programa martxan jarriko dute gazteen autonomia gaitasuna hobetze aldera. Horretarako, bi emantzipazio zentro irekiko dira.

191 PLAZA IZATETIK 204 IZATERA. Gipuzkoan egingo dituzten lau harrera etxebizitza berriekin plaza kopurua handituko dute, eta eredu berrira egokitzeko, plaza horien berrantolaketa egingo dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)