Ahaztuetan, azkenak

Gara, JORIS BOLOMEY AFP, 16-04-2024

2023an Sudanen gerra hasi zenetik, 600.000 sudandar inguruk Txadera ihes egin dute. Errefuxiatu olde hau 2003koari gehitu zaio, milioi bat errefuxiatuko populazioa osatuz, 10 milioi biztanle dituen estatuan. Bidean, askok senideak galdu dituzte, biolentzia eta abusuak pairatu dituzte eta gosea ere pasatu dute. Orain errefuxiatu kanpalekuetan baldintza eskasetan bizi dira, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren oinarrizko laguntzaren menpe, eta etorkizun argirik gabe, munduak beste alde batera begiratzen duen bitartean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)