Arrazakeriaren aurkako taldeak, kexu

Berria, Berria, 21-06-2023

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren karira, manifestazioa egin zuten atzo Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Zehar Euskadi, Lumaltik eta Amnesty International erakundeek, Bilbon eta Gasteizen. Bilboko protesta Moiua plazatik abiatu zen; Gasteizkoa, berriz, Andre Maria Zuriaren plazatik. Errefuxiatuen aurkako jazarpena eta bazterketa instituzionala salatu zituzten elkarteek bi mobilizazioetan. Besteak beste, salatu zuten «jatorriaren arabera» sailkatzen dituztela errefuxiatuak, eta batzuei eskubideak urratzen dizkietela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)