Aniztasun Jaia egingo dute larunbatean Urretxun

Festa Gernikako Arbola plazan izango da, 10.00etatik 17.00etara

Diario de noticias de Gipuzkoa, ASIER ZALDUA | , 17-05-2022

URRETXU – Larunbatean Aniztasun Jaia egingo dute Urretxun. 2013an abian jarritako festa honen helburua eskualdeko aberastasuna erakustea da. Kultur aberastasuna erakusteko jaio zen, baina jatorri, etnia, kultura, erlijio, sexu orientazio, genero identitate, ideologia, adin, hizkuntza, egoera ekonomiko eta gaitasun fisiko ezberdineko bizilagunen topagune bilakatu da.

Aurtengo festa 10.00etatik 17.00etara egingo da, Gernikako Arbola plazan. Horra hor parte hartuko duten herrialdeen eta elkarteen zerrenda: Honduras, Maroko, Venezuela, Senegal, Ekuatore Ginea, Nikaragua, Argentina, Herrialde Katalanak, Aniztasun eta Bizikide-tza Mahaia, Aspace, Gurutze Gorria, Gazte Bidean, Chernobil Elkartea, Alambique Etxea eta Ibaiondo Zentroa.

Gurutze Gorriak karetak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerrak egingo ditu, Aspacek saskigintza tailerra eta Gazte Bideanek txapa tailerra. Gainera, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Sukaldanitzak liburua aurkeztuko du.

Liburu honek Sukaldanitzak egitasmoan du jatorria: herrialde ezberdinetatik etorritako urretxuarrak Goierri elkartean elkartu ohi dira kozinatzeko eta ondoren prestatutakoa jateko. Liburuan lau kontinentetako 31 errezeta jaso dituzte: Euskal Herria, Honduras, Dominikar Errepublika, Senegal, Argentina, Maroko, Ginea Conakry, Ekuatore Ginea, Pakistan, Japonia, Korea, Danimarka, Italia, Bulgaria, Sahara, Kolonbia, Brasil, Venezuela, Bolivia, Espainia, Galizia, Kuba, Peru…

BMW seminuevo
Conduce ya tu BMW seminuevo,como nuevo con unas condiciones excepcionales
Patrocinado por BMW

Ijito komunitatearen errezeta bat eta errezeta makrobiotiko bat ere jaso dituzte. Baita Lucia eta Pablo Alvarez anai-arreben Zubimusu postrea ere. Postre honek Urretxuren eta Zumarragaren arteko harremana du oinarri eta bi herrietako postre tipikoa izateko jaio zen. Liburuaren bertsio digitala urretxu.eus webgunean eskura daiteke.

DANTZA ETA MUSIKA Larunbateko ekitaldiekin jarraituz, 12.30ean Senegaleko Kawadeni taldeak dan-tza eta musika saioa egingo du eta 14.00etan Venezuelako Juan Pablo Blancok abestuko du. Nikaraguako dantzez gozatzeko aukera ere egongo da. Dantza saio hau 16.00etan hasiko da.

Horretaz gain, beti bezala, munduko herrialde ezberdinetako platerak dastatzeko aukera egongo da. Plater horietako batzuk Sukaldani-tzak liburukoak izango dira. l

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)