Europako kostaldeetara 700 etorkin baino gehiago heldu dira

Berria, 18-07-2006

erredakzioa

Gutxienez 510 etorkin heldu ziren atzo Italia hegoaldeko uharteetara. Lampedusa uhartera 461 heldu ziren, lau txalupatan, haurrak tartean. Siziliara 27 eta 25 pertsonako bi talde heldu ziren. Kanariar Uharteetara (Espainia) bitartean, 250 etorkin heldu ziren atzo hiru txalupatan. Azkena La Gomera uhartera heldu zen atzo arratsaldean, eta osasun egoera txarrean zeuden 90 pertsona garraiatzen zituen.

ASTEBURUKO OLDEA. Atzokoa asteburukoaren jarraipena baino ez zen izan. Izan ere, Italiako hegoaldean beste 700 etorkin jaso zituzten larunbata eta igandean. Lampedusako aterpeak gainezka daude, eta etorkinak Calabriako eskualdera eramaten hasi dira, Italiako penintsularen hegoaldean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)