Gutxienez hogei migratzaile hil dira Mantxako kanalean

Berria, Berria, 25-11-2021

PARIS. Erresuma Batura iritsi nahian, Mantxako kanala zeharkatzen ahalegindu ziren hogei migratzaile hil ziren atzo, Calais hiriaren pareko uretan (Frantzia), itsasoratzeko erabili zuten ontzia hondoratu ostean. Frantziako agintariek ez dute baztertu gorpu gehiago aurkitzea. Hotzak eta euriak ez ditu eten Erresuma Batura heltzeko migratzaileen zeharkaldi saiakerak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)